Nehodí sa? Žiadny problém! U nás môžete do 30 dní vrátiť
S darčekovým poukazom nešliapnete vedľa. Obdarovaný si za darčekový poukaz môže vybrať čokoľvek z našej ponuky.
30 dní na vrátenie tovaru
Robespierreren lan hautatuak izenburupean argitaratzen den edizio hau pentsalariaren hitzaldi adierazgarrienen bilduma bat da, Auguste Vermorel-ek (1841-1871) egina eta 1866an Parisen argitaratua. Hauek dira, besteak beste, Robespierrek hitzaldietan jorratzen dituen gai nagusiak: Ba al du mugarik adierazpen askatasunak? Esporta al daiteke indarrez demokrazia? Irakats al daiteke herritar espiritua? Ba al liteke herria oker egotea? Berdintasun politikoa izateko, beharrezkoa al da berdintasun soziala? Zigortu behar al dute heriotzarekin iraultzaileek erregea? Etsai publikoek ba al dute eskubiderik legeek babes ditzaten? Espiritu demokratikoak behar al du oinarri erlijiosorik?