Nehodí sa? Žiadny problém! U nás môžete do 30 dní vrátiť
S darčekovým poukazom nešliapnete vedľa. Obdarovaný si za darčekový poukaz môže vybrať čokoľvek z našej ponuky.
30 dní na vrátenie tovaru
Okelaren sukaldaritza liburuak gure sukaldaritzak haragi gorriak, hegaztiak eta ehiza prestatzerakoan eskaintzen duen errezeta aukera zabala eta ugaria biltzen du. Errezeta sorta honetan betiko errezetak eta gaurko sukaldaritzak eskeintzen dituen berritasunak uztartzen dira. Ohiko albondiga, haragi egosia piperrekin, saiheski errea, mingaina saltsan edota gibela tipularekin batera, proposamen bereziak ere jasotzen ditu liburuak: ahate lakatua, basurde tartarra, orein ravioliak edota behi haragizko tatakia esaterako. Sukaldatzea maite dutenentzat liburu ezinbestekoa.