Nehodí sa? Žiadny problém! U nás môžete do 30 dní vrátiť
S darčekovým poukazom nešliapnete vedľa. Obdarovaný si za darčekový poukaz môže vybrať čokoľvek z našej ponuky.
30 dní na vrátenie tovaru
Cyborga irudia, ideia edo metafora ez ezik, gauza erreal gisa ere erabiltzen du egileak. Zuk, nik, edozein gizakik teknologiarekin duen harremana, erabat barneraturikoa eta ia-ia beharrezkoa, islatzen du. Denok gara cyborgak neurri batean edo bestean eta hori abiapuntu bezala onartu beharko genuke. Baina nola? Hain zuzen ere otzanak ez izaten ahalegintzen. Hori da liburuaren bigarren abiapuntua, oso otzanak gara oro har, eta are gehiago oraindik teknologien aurrean erakusten dugun jarreran. Hortaz, liburuak hiru nozio gakoen inguruan hausnartzen du: gizakia, makina eta otzantasuna. Horiekin esperimentatzen du eta bost ælaborategiÆ desberdinetan kokatzen ditu kontzeptuok. Horrela, lehendabizikoak fikzioaren lur mugikorra ezkutatzen du. Egon dira eta badaude cyborgari buruzko fikziozko istorio ugari, eta denak dira cyborgaren ideiaren parte neurri batean.